Uriarte-Bergara eta Benito-Uriarte, garaile San Fermin torneoko Galdakaoko jardunaldian

Argazkia: Emakume Master Cup.

Atzo, maiatzak 31, San Fermin emakumezkoen eskuzko pilota torneoaren neurketa bi lehiatu ziren Galdakaon. Uriarte-Bergara bikoteak Etxegarai-Zabala garaitu zuen, eta Benito-Uriartek aldiz, Iglesias-Berasaluze bikotea.

Galdakoztarrek lehen mailako pilotaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Kurtzea pilotalekuan, izan ere, Laboral Kutxa Emakume Master Cuparen baitan dagoen San Fermin Torneoaren jardunaldia lehiatu zen Galdakaon.

Lehenengo partidan, eskuz binaka gazteek lehiatu zuten, eta Benito-Uriarte bikoteak Garazi Iglesias-Berasaluzeren kontra irabazi zuen, 22-7.

Bigarren partida, eskuz binaka elite mailan, Uriarte-Bergara bikoteak Etxegarai-Zabala garaitu zuen, 22-10.

situs togel

situs toto