Urreta Taekwondo Taldeko bi kidek Estatuko Taekwondo Txapelketan parte hartu zuten
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Pasa den asteburuan Estatuko Taekwondo Txapelketa ospatu zen Alacanten eta Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko bi kidek parte hartu zuten Euskal Selekzioarekin. Itxaso Hernándezek 10. postua lortu zuen eta Izaskun Vélezek ez zuen finalerako sailkatzea lortu.
Espainiako onenak bildu ziren pasa den asteburuan Alacanten ospatu zen Estatuko Taekwondo Txapelketan eta han izan ziren Urreta Taekwondo Talde galdakoztarreko bi kirolari Euskal Selekzioarekin.
Itxaso Hernándezek 10. postua lortu zuen senior mailan eta finalean sartzeko oso hurbil gelditu zen. Izaskun Vélezek ez zuen lortu finalean egotea junior mailan, «lan handia» egin arren. Kirolariek Leire Doncel entrenatzailearen babesa jaso zuten.
Emaitza onak lortu dituzte azkenaldian Urreta Taekwondo Taldeko kideek. Besteak beste, Hernándezek eta Vélezek urrezko domina lortu zuten urtarrilean Euskadiko Teknika Txapelketan, Binkek jaso zuen moduan.