Usansoloko Ene proiektua, Bizkaiko Merkataritza Oso Pro kanpainako protagonista

Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.

Bizkaiko Merkataritza Oso Pro kanpainak garai berrietara egokitzeko gaitasuna duten tokiko komertzioak aitortzen ditu. Azken edizioan Ene Gertu komertzio usansolotarra izendatu dute, eta kanpainako protagonista egin dute Nagore de la Torre jabea.

Nagore de la Torre usansolotarrak Ene Gertu marka propioa sortu zuen duela urte batzuk, eta arropa zein osagarriak saltzen ditu etxean, Usansolon.

Proiektuak arrakasta handia izan du auzokideen artean, eta baita Usansoloko mugetatik kanpo ere. Cecobik, Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioak, esaterako, Ene Gertu komertzio saritu zuen iaz, ‘Made In Bizkaia’ kategorian.

Orain aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako Bizkaiko Merkataritza Oso Pro kanpainaren protagonista egin dute Ene Gertu.

Kanpaina horrek garai berrietara egokitzeko gaitasuna duten tokiko komertzioak aitortzen ditu.

situs togel

situs toto