
Usansoloko haurreskolan matrikulatzeko epea apirilaren 22an irekiko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitarte zabalduko da Usansoloko haurreskolan matrikulazioa egiteko epea. Online edo presentzialki haurreskolan bertan egin ahal izango da.
Aurtengo ikasturtea amaitu ez den arren, gure herrietako eskolak hasi diren hurrengo urtekoa prestatzen. Usansoloko haurreskolaren kasuan, matrikulazio epea apirilaren 22an irekiko da eta maiatzaren 9ra bitarte egin ahal izango da.
Epe honetan webgune bitartez egin ahal izango da. Matrikula eskuratzeko eta nola egin ezagutzeko haurreskolen webgunean lortu ahal da informazioa, gurasoen atalean.
Bestalde, presentzialki ere egin ahal izango da matrikula Usansoloko haurreskolan bertan, apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitarte 13:00etatik 14:00etara.