Usansoloko ospitalea, errekuperazio biziagotuko aurrez aurreko prestakuntza eskaini duen lehen zentroa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Barrualde-Galdakaoko ESIa
Usansoloko ospitalea errekuperazio biziagotuko aurrez aurreko prestakuntza eskaini duen lehen bikaintasun-zentroa da. Helduen Kirurgian Errekuperazio Biziagotuaren Inplementazio Nazionalerako proiektuarekin lortutako emaitza onei esker bihurtu da prestakuntza-zentroa.
Usansoloko ospitalea erreferente bihurtu da azkenaldian. Binkek jaso zuen moduan, Barrualde-Galdakaoko ESIak ‘Avedis Donabedian’ kalitate saria jaso zuen maiatzean eta hain zuzen Usansoloko ospitalean egiten den lana azpimarratu zuten antolatzaileek.
Oraingoan aldiz errekuperazio biziagotuko aurrez aurreko prestakuntza eskaini duen lehen bikaintasun-zentroa bihurtu da Usansoloko ospitalea. Horrela, hainbat ikaslek materia honen inguruko edukia ikasteko aukera izan dute.
Osakidetzak azaldu duenez, Helduen Kirurgian Errekuperazio Biziagotuaren Inplementazio Nazionalerako proiektuarekin lortutako emaitza onei esker bihurtu da prestakuntza-zentroa.