Usansoloko txokoen inguruko argazki lehiaketa antolatu du UHk
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andre Furtado
Usansolo Herria plataformak herriko txokoak batuko dituen argazki lehiaketa antolatu du. Urriaren 15era arte bidali daitezke irudiak eta epaimahaiak hamabi aukeratuko ditu UHren 2024ko egutegian jartzeko.
Hurrengo urtea prestatzen ari da honezkero Usansolo Herria plataforma, edo behintzat 2024ko egutegia. Horretarako herritarren laguntza izango du aurten, izan ere, egutegia betetzeko argazki lehiaketa antolatu du taldeak.
Usansoloko txokoak batuko ditu lehiaketak eta azaroaren 15era arte bidali daitezke irudiak. JPG formatuan eta 300 p.p. tamainan bidali behar dira, komunikazioa@usansoloherria.org helbidera izena eta harremanetarako telefono zenbakia jarriz.
Epaimahaiak hamabi argazki aukeratuko ditu Usansolo Herriaren 2024ko egutegian jartzeko eta hiru onenak sarituko ditu ere.