Usansolotarren Eguna ospatuko dute bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Usgaldu elkartea
Beste urte batez Usansolotarren Eguna ospatuko dute bihar, irailak 30. Unkina plazan izango da eta Kantu Kolore taldeak ‘Txiki Festa’ ikuskizuna eskainiko du 12:00etan. Jarraian, kalejira izango da Usansoloko erraldoiekin.
Aurten ere jai giroa biziko dute Usansolotarren Egunean jai batzordearen eskutik. Bihar izango da, irailak 30, eta txiki eta helduek gozateko aukera izango dute Unkina plaza eta herriko inguruetan.
Binkek jaso zuen moduan, Kantu Kolore taldeak ‘Txiki Festa’ ikuskizuna eskainiko du 12:00etan Unkina plazan. Honen bitartez haurrek koreografiak ikasteko, dantzak ikusteko eta barre egiteko aukera izango dute.
Jarraian, Usansoloko erraldoiekin kalejira antolatuko dute Unkina plaza eta inguruetan zehar. Euria egingo balu Meatzetako frontoian edo kiroldegian egingo lirateke ekintzak.