Victor Trimiño Galdakaoko PSEren alkategaiak Eurobasquen ekitaldian parte hartu zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko PSE-EEren sareetatik
Eurobasquek MEU ekimenaren laugarren edizioa antolatuko du aurten eta aurretik hau prestatzeko ekitaldia egin zuten pasa den barikuan, martxoak 24, Bilbon. Hitzorduan hainbat adituk eta alderdietako ordezkarik solasaldia eskaini zuten, haien artean Victor Trimiño Galdakaoko PSE-EEren alkategaiak.
EHUko Eztabaida Elkarteak, Eurobasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluarekin elkarlanean, MEU Europar Batasuneko erakundeen simulazioa antolatu ohi du urtero. Bertan, parte hartzaileak Europako buruzagi gorenen azalean jartzen dira, haien arteko dinamikak egiteko.
Aurten 4. edizioa antolatuko dute apirilaren 3tik 5era eta hau prestatzeko pasa den barikuan, martxoak 24, jardunaldia egin zuten Bilboko Beazen. Honetan hainbat adituk parte hartu zuten, besteak beste, Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak eta Asier Areitio Young Democrats for Europe elkarteko presidenteak.
Halaber, hainbat alderdiren ordezkariek eskaini zituzten solasaldiak, haien artean Victor Trimiño Galdakaoko PSE-EEren alkategaiak.
Parte-hartzaileek Europaren etorkizunari buruz hausnartu zuten, gaur egun instituzioek dituzten erronkak eta arazoak nabarmenduz.