Victor Trimiñok Covitek Galdakaoko jaietan egindako salaketa bat babestu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskadiko Ezkerraren Gazteak
Covite terrorismoaren biktimen elkarteak, ohi duenez, Galdakaoko jaietan ETAko presoei egindako omenaldia salatu du sare sozialetan. Victor Trimiño Galdakaoko PSE-EEren bozeramaileak salaketa babestu du eta eskerrak eman dizkio elkarteari «hor beti egoteagatik».
Covite terrorismoaren biktimen elkarteak Santakurtzetan Galdakaon ETAko presoei egindako omenaldia egin zela salatu du bere sare sozialetan, ohi duenez. Zehazki, Xabier García Gaztelu ‘Txapote’, Jon Bienzobas ‘Karaka’, Iñaki Krutxaga, Jon Crespo, Ugaitz Perez, Josune Oña eta Iker Lima omendu zituztela adierazi dute.
Elkartearen esanetan ekitaldia «terrorismoa legitimatzeko» egin zen eta «erakunde terroristako presoak beren ideien alde borrokatzeagatik kartzelan daudela» ere aldarrikatu zela salatu dute.
Victor Trimiño PSE-EEren bozeramaile eta Euskadiko Gazte Sozialisten buru denak Coviteren salaketa babestu eta bere Twitter kontuan elkarteari eskerrak eman dizkio.
Trimiñoren ustez, «gehiegi dira horrelako ekintzetara doazenak… baina, zorionez, gero eta gutxiago dira».