Xabier Garcia Gaztelu galdakoztarra epaitzen ari dira berriz Auzitegi Nazionalean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EFE
Xabier Garcia Gaztelu galdakoztarra berriz epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, kasu honetan Irantzu Gallastegirekin batera. Fiskaltzak 120 urteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat, 1998an Manuel Zamarreño PPko zinegotzia hiltzea leporatuta.
Espainiako Auzitegi Nazionalean Xabier Garcia Gaztelu galdakoztarraren kontrako epaiketa berri bat hasi dute. Kasu honetan Irantzu Gallastegirekin batera 1998an Manuel Zamarreño PPko zinegotzia leporatzen die fiskaltzak.
Fiskalaren esanetan, «1998ko ekainaren 25ean Garcia Gazteluk eta Gallastegik lehergailu bat jarri zuten motor batean Errenteriako kale batean eta leherrarazi egin zuten Zamarreño parean igaro zenean». Zamarreñoren bizkartzain lanak egiten zituen ertzaina ere zauritu zen leherketan.
Honengatik bakoitzarentzat 120 urteko espetxe zigorra eskatuko du Fiskaltzak.
Garcia Gaztelu presoa 2022ko irailean gerturatu zuten EAEra, Jon Bienzobas preso galdakoztarra eta beste hainbatekin batera, BINKEk jaso zuen moduan.