Zabalik dago Galdakaoko VIII. Duatloi Txikian izena emateko epea
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Galdakao Triatloi Taldeak Duatloi Txikiaren edizio berria antolatuko du martxoaren 10ean eta honezkero zabalik dago izena emateko epea. Prezioa 5 eurokoa da eta albiste honetan batu dugu parte hartzeko jakin beharrekoa.
Martxoaren 10ean antolatuko du Galdakao Triatloi Taldeak Duatloi Txikiaren zortzigarren edizioa eta iaz bezala 250 haurrek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da aurten ere eta dagoeneko egin daiteke 5 euroko prezioan webgune honen bitartez.
Goizeko 10:00etan hasiko da lasterketa eta Bizkai kalean hasi eta leku berean amaituko da ibilbidea, aurreko urteetan bezala. Jaiotza urtearen arabera ekingo diote gazteek Duatloi Txikiari eta antolatzaileek zehaztu dute adin bakoitzekoek zenbat metro korrika eta zenbat bizikletan egin beharko duten:
· 2010-2011 urteetan jaiotakoak: 10:00. 600 metro korrrika, 2.000 metro bizikletaz eta 300 metro korrika.
· 2012-2013 urteetan jaiotakoak: 10:30. 400 metro korrika, 1.000 metro bizikletaz eta 200 metro korrika.
· 2014-2015 urteetan jaiotakoak: 11:00. 250 metro korrika, 700 metro bizikletaz eta 125 metro korrika.
· 2016-2017 urteetan jaiotakoak: 11:30. 200 metro korrika, 700 metro bizikletaz eta 100 metro korrika