Zabor bilketarako kamioi batek istripua izan du gaur Erletxeko gasolindegian
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Luis Calabor
Hogei tona baino gehiago dituen Bizkaiko Foru Aldundiko kamioi bat irauli egin da Erletxeko biribilguneko gasolindegian sartuta. Ez da zauriturik egon, baina trafikoan eragindakoak nahiko nabarmenak izan dira.
Bizkaiko Foru Aldundiko zabor-kamioi bateko gidaria zauritu da Erletxeko biribilgunean, Galdakaon, bere ibilgailua irauli ostean. Istripua martitzen honetako 11: 20 aldera gertatu da, El Correo egunkariaren arabera.
Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, eta Ertzaintza zirkulazioa bideratzen aritu da, bereziki gasolindegiko bezeroen eta biribilguneko gidarien artean.
Kamioiak, 20 tona baino gehiagoko pisuarekin, «mediana» edo erdibitzaile txiki bat gainditu du eta irauli egin da Erletxeko gasolindegiaren ondoan. Garabi-luma bat bertaratu da istripua izan duen ibilgailua erretiratzeko.
Unean bertan ez da zauriturik egon. Hala ere, oraindik ez dute argitu istripua zerk eragin duen.