Zizparen 25. urteurrena ospatzeko urrian asteburu osoko jaialdia egingo dute
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Zizpa Gazte Konpartsa
Zizpa Gazte Konpartsak betetako mende laurdena ospatzeko jaialdi berezia iragarri du gaur, urriaren 21 eta 22an antolatuko dena.
Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsa 25 urte betetzen ari da aurten, eta urte osoan zehar mende laurdena ospatzeko ekintza desberdinak antolatzen ari bada ere, urrian antolatuko duen jaialdi hau izango da Zizparen urteurrenaren plater nagusi.
Gaur aurkeztu berri du, Santakurtzak tarteko direla, egitarau eta kartel hau Zizpa konpartsak:
Urriak 21, barikua
19:00. Txupinazoa
19:10. DJ Reimy
21:30. Kontzertuak —afariak egongo dira—
M. Sanchez + Mutiko + Tatta + Denso
Galazota
Kristonak
Urriak 22, zapatua
12:00. Potx eta Lotx txikientzat karpan
12:00. Paulo Azpiazu eta Ainitze Zumeta harrijasotzaileak eta Hodei Ezpeleta eta Ugaitz Mugerza haizkolariak Santi Brouard plazan.
13:30. Trikipoteoa
15:00. Indabada bazkaltzeko —tiketak Herrikoan eta Zurruten salgai—
16:30. Enkantea eta Mixerabliak bazkaloste musikatua
18:00. GoTX Elektrotxaranga
22:00. Kontzertuak —afariak egongo dira—
Dupla
Los Zopilotes Txirriaos
Beranduegi Erromeria