Zurrumurruen Aurkako Sarearen solasaldia antolatuko dute abenduaren 18an Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso Garía
ARGAZKIA: Centro Social
Astelehenean, abenduak 18, Pertsona Migratuen Nazioarteko Eguna da eta honen harira harira solasaldia antolatu du Galdakaoko Udalak Zurrumurruen Aurkako Sarearekin batera. Amelia Barquín kulturarteko hezkuntzan irakasleak eta Txoli Mateos soziologoak parte hartuko dute saioan.
Pertsona Migratuen Nazioarteko Eguna da astelehenean, abenduak 18, eta Galdakaok bat egindo du hitzordu honekin. Horretarako, Galdakaoko Udalak solasaldia antolatuko du Zurrumurruen Aurkako Sarearekin batera.
Saioa Torrezabaleko erakusketa gelan izango da 18:00etan eta bi adituk parte hartuko dute: Amelia Barquín, kulturarteko hezkuntzan irakaslea Mondragon Unibertsitatean eta Txoli Mateos, soziologoa eta EHUko irakasle titular erretiratua. Moderatzaile lanak Naiara Vinkek egingo ditu, Harresiak Apurtuz ZAS!eko presidenteak.
ZAS! elkartea gizarte eragileek eta erakundeek osatzen duten sarea da. Xenofobiari eta diskriminazioari aurre egiteko sentsibilizazio estrategiak garatzen ditu, bizikidetza hobetzeko eta kultura aniztasunaren indarra baliatzeko. Estereotipoak eta aurreiritziak bertan behera uzteko lanean ari da.
Udalak azaldu duenez, hauek bat egiten dute Galdakaoko Udalaren 2023-2026ko Immigrazioaren eta Bizikidetzaren Kulturarteko I. Planean aipatzen direnekin. «Bertan jasotzen da helburu espezifiko gisa Galdakaoko udalerrian kultura aniztasunarekiko tolerantzia sustatzea, pertsonek kultura desberdintasunerako duten eskubidea errespetatuz», adierazi dute.