Eibarko Ikasenpresa azokan izan dira Andra Mari ikastetxeko ikasle batzuk
TESTUA ETA ARGAZKIA: Andra Mari LHII
Eibarren antolatu zen eta ikasleen ekintzaileta gaitasuna bultzatzea helburu duen Ikasenpresa azokan parte hartu zuten Galdakaoko Andra Mari ikastetxeko zenbait ikaslek.
Otsailaren 9an Ikasenpresa azoka antolatu zen Eibarko Unzaga plazan, 8:30 eta 15:00 bitartean. Ikasenpresa hezkuntza programa bat da, ikasleek gelan sortutako enpresak garatzeko. Proiektu honen helburua da enpresa mundua gelara hurbiltzea, ikasleen ekintzailetza gaitasunak bultzatzeko.
Aurtengo Ikasenpresa azokan CIFP Andra Mari LHII-ko Administrazio Kudeaketako bigarren mailako eta ZIGeko ikasleek hartu dute parte 3D inprimagailuarekin egindako hainbat pieza erakutsiz. Administrazio Kudeaketako ikasleek ELKAR ANDRAMARI enpresa sortu dute, harizpiekin braile-piezak ekoizteaz arduratzen dena.