Soraya Garcíaren ‘Galtzen ari garena’ erakusketa ikusgai dago Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Soraya Garcíak lerrokatze teknologikoari, genero desberdintasunarekiko axolagabekeriari eta naturaren babesari buruzko ikuspegi kritikoari erantzuten dio ‘Galtzen ari garena’ akuarela eta oleo bilduman. Artistaren lana ikusgai dago Torrezabalen martxoaren 3ra arte.
Soraya García arkitekto teknikoa da, eraikuntza iraunkorreko eta eraginkortasun energetikoko teknikaria, eta baita arte digitaleko irakaslea eta diseinatzaile grafikoa Gipuzkoako Arte Elkartean ere. Halaber, marrazkilaria, katurikaturista eta idazlea da.
Disziplina anitzeko artistak akuarela eta oleo bilduma sortu du oraingoan, ‘Galtzen ari garena’ izenpean. Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan ikusgai dago martxoaren 3ra arte astelehenetik ostiralera, 17:30-20:30 ordutegian.
Soraya Garcíak lerrokatze teknologikoari, ekonomia eta genero desberdintasunarekiko axolagabekeriari eta naturaren babesari buruzko ikuspegi kritikoari erantzuten dio bilduma honetan. Gogoeta egin nahi du, halaber, egungo gizarteak sortzen duen pentsamendu sakona galtzeari buruz, non pertsonen berehalakotasunak eta balioek eta likes bihurtutako une biziek lehentasuna baitute.