Espainiako Iparraldeko Txapelketa Erregionalean 6. postu lortu zuen Joseba Urkiagak Tom txakurrarekin batera. Horri esker, Espainiako Alemaniar Artzain Txakur Txapelketarako eta Espainiako Koparako sailkatu da.
Joseba Urkiaga IGP izeneko txakur-disziplina batean aritzen da, hiru zati dituenak: arrastoa, obedientzia eta defentsa. Galdakoztarraren txakurra Tom deitzen da, eta lau urte eta erdiko alemaniar artzain txakurra da.
Duela aste bi Espainiako Iparraldeko Txapelketa Erregionalean parte hartu zuen Leonen, eta bertan, espainiar estatuko iparraldeko autonomia erkidego guztietako –Galizia, Asturias, Euskal Herria, Kantabria…— txakurrik onenak parte hartu zuten.
Bertan, seigarren postua lortu du zuen 100 parte-hartzailetik, arrastoan 96, obedientzian 83 eta defentsan 90eko puntuazioekin. Emaitza horiei esker, Espainiako Koparako eta Espainiako Alemaniar Artzain Txakur Txapelketarako sailkatu da.
Segovian eta Madrilen egingo dira martxoan eta apirilean, eta bertan, estatu mailako txakurrik onenak egongo dira.
«Niretzat lorpen handia da, nire lehen lehiaketa delako eta nire lehen aldia delako Espainiako txapelketa batean», adierazi dio Urkiagak BINKEri.




