ARGAZKIAK | Atzo inauguratu zuten Elexaldeko igerilekuetako taberna berria
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Hogei urte itxita egon ostean, Elexaldeko igerilekuetako taberna ireki dute. Atzo egin zuten inaugurazioa jai giroan eta dozenaka auzokide batu ziren taberna berrian. Han izan zen Binke 45 argazki hauek batzeko.
Herrian urte askotan zehar erreferente izan den Elexalde auzoko igerilekuetako taberna ireki dute, hogei urte baino gehiago itxita egon ondoren. Urte osoan zehar zabalik izango da taberna eta ekitaldi kulturalak egingo dira bertan hilabetean behin, besteak beste.
Gaizka Sainzek kudeatuko du taberna berria beste bi bazkiderekin batera, Binkeri uztaileko zenbakiko azala izandakoak azaldu bezala.
Atzo, uztailak 27, egin zuten inaugurazioa jai giroan eta dozenaka auzokidek musika eta janariaz gozatzeko aukera izan zuten arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Han izan zen Binke eta hemen batu ditugu inaugurazioko 45 irudi.