Galdakaoko Da Capo Musika Bandak ‘De la A a la (Z)arzuela’ kontzertua eskainiko du Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Iñaki Perez
Galdakaoko Da Capo Musika Bandak ‘De la A a la (Z)arzuela’ izeneko kontzertua eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean. Urriaren 22an izango da eta JC de Arriaga Kontserbatorioaren kantu gelarekin elkarlanean arituko da.
Galdakaoko Da Capo Musika Bandak hainbat eta hainbat kontzertu eskaintzen ditu urtean zehar. Pasa den uztailean esaterako Societat Musical Unió de Pescadores El Cabanyal elkarteak antolatutako ‘Euskadi eta Valentzia arteko musika topaketan’ parte hartu zuen Valentzian, Binkek jaso zuen moduan.
Urriaren 22an aldiz etxeko publikoaren aurrean eskainiko dute kontzertua, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, ‘De la A a la (Z)arzuela’ izenpean.
Kontzertua 13:00etan hasiko da eta JC de Arriaga Kontserbatorioaren kantu gelarekin batera eskainiko du bandak.