Usansoloko adinekoen egoitzako taberna kudeatzeko arduradun bila dabiltza
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udala Gure Etxea Usansoloko adinekoen egoitzako taberna zabaldu eta zerbitzua emango duen arduradunaren bila dabil. Bi urterako kontratua eskaintzen du eta esleipendunak ez du egoitzaren erabileragatik alokairua ordaindu beharko.
Galdakaoko Udala Gure Etxea Usansoloko adinekoen egoitzako taberna zabaldu eta zerbitzua eskainiko duen arduradunaren bila dabil. Bi urterako kontratua eskaintzen du, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.
Udalak jakinarazi duenez, esleipendunak ez du egoitzaren erabileragatik alokairua ordaindu beharko eta ur, argi eta berogailu gastuak ere Udalak berak ordainduko ditu.
Bestalde, arduradunak bere salmenten bidez lortutako diruaz gain, 534 euro jasoko ditu izan ditzakeen irabazi txikiak konpentsatzeko. Oporrei dagokionez, urtean gehienez ere hogeita hamar egunez egongo da itxita egoitza, eta uztaila edo abuztua izango da oporraldi garaia, Udalarekin adostuta.
Arduradunaren betebeherrak izango dira adinekoen zentroa zabaldu, funtzionamendua kudeatu eta zentroa ixtea. Halaber, kultur ekitaldiak eskaintzeko aukera ere izango da. Ordutegia honakoa izango da: martitzenetik domekara 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Jaiegun berezietan ordutegia moldatzeko aukera egongo da.
Kudeatzaile izateko interesa duenak Gizarte Ekintzara deitu dezakete informazio eske telefono honetan 94 401 05 45.