A-8 errepidea itxi dute Galdakao parean istripua izan ostean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Suhiltzaileak
Istripu larria izan da Galdakao parean Donostiako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi dute noranzko horretan eta trafikoa Basauritik bideratzen ari dira.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez istripu larria izan da A-8 errepidean Galdakao parean Donostiako noranzkoan. Istripua 13:45 aldera izan da eta honen ondorioz errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan.
Ertzaintza eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura eta errepidea ireki arte trafikoa Basauritik bideratzen ari dira.
Informazio gehiago jakitean istripuaren xehetasun gehiago emango ditugu.