Pedro Perezen margolanak
Sormenetik
BINKE / 2024eko martxoa
Gaztea denetik izan du gertutasun handia pinturarekin, hasieran marrazkiekin eta beranduago kolorea erabiliz. Beti izan du tarte bat zaletasun horretan aritzeko, nolabait bere lanbidearekin zerikusia duena, pintura dekoratiboko enpresa bat baitu. Galdakaoko Arte Eskolan hasi zen semea hara eramaten zuelako txikia zenean, eta oraindik ere eskoletara joaten da. Teknika guztiak landu ditu: grafitoa, ikatz-ziria, akuarela, olioa… baina orain pastel-pinturan murgilduta dago, paisaietan batez ere. Norberaren edo ezagunen argazkiak lantzen saiatzen da, eta bere iritziak paperera eramaten ditu. Lantzen dituen irudi gehienak Kantabria eta Bizkaia ingurukoak dira.