Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak herri batzarra antolatuko du barikuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Hego Uribeko Kontseilu Sozialista
«Maiatzaren 1ean mobilizatzeko beharra» aldarrikatzeko helburuz, Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak herri batzarra antolatuko du barikuan, apirilak 26. Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak solasaldia antolatu zuen pasa den apirilaren 18an Galdakaon. Saioa Torrezabal Kultur Etxean izan zen eta azpikontraten gaia jorratu zuten parte hartzaileek.
Barikuan aldiz, apirilak 26, herri batzarra deituko du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak Galdakaon. Hitzordua Torrezabalen izango da ere, kasu honetan 18:30ean.
Saioan «maiatzaren 1ean mobilizatzeko beharra» azpimarratuko dute, izan ere, «langileriaren independentzia politikoa oinarri izanda, gure interesen alde mobilizatzen eta antolatzen jarraitzea ezinbestekoa da».