Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzeko martxaren ikasturteko azkena, zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Biziz Bizi elkartea
Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XXIX. edizioa antolatuko du Biziz Bizi elkarteak zapatuan, ekainak 29. Hilero moduan, ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik eta ikasturte honetako azkena izango da.
Hilero egiten duen moduan, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Orain martxa antolatuko du ekainaren azken zapatuan. Kasu honetan ikasturteko azkena izango da —irailean bueltatuko dira— eta zapatuan, ekainak 29, izango da.
Martxan Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzen jarraituko parte-hartzaileek eta Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira berriz ere 11:00etan.
Guztira 25 kilometro egingo dituzte, hauxe aldarrikatuz: «Galdakaorako 29 martxa ditugu dagoeneko,
hileko azken 29 larunbatetan tipi-tapa tipi-tapa pedalei eragiten Bilbotik Galdakaora eta alderantziz.
Lortu dugula esateko ordua litzateke, ez duzue uste?».