Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako bizilagunen testigantzak batzen ari da Udala, memoria berreskuratzeko

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udala eta Argizai Eskaut Taldea Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako memoria historikoa berreskuratzeko proiektua garatzen ari dira. Horretarako, herritarren testigantzak batzen ari dira.

Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako memoria historikoa berreskuratzeko proiektua garatzen ari da Galdakaoko Udala, Argizai Eskaut Taldearekin elkarlanean.

Horretarako, hiru auzoetako bizilagunen testigantzak, argazki zaharrak eta oroitzapen pertsonalak bildu nahi dituzte. Bereziki, auzo horietan urte luzez bizi izan diren pertsonen testigantzak biltzea da asmoa, baina gazteak eta nerabeak ere parte hartzera animatzen dituzte, adineko auzotarrekin esperientziak partekatu eta auzoen ondarea bizirik mantentzen laguntzeko.

Azken hilabeteetan, auzoetako bizilagunen testigantzak eta argazki zaharrak jasotzen aritu dira, eta ekarpen gehiago bildu nahi dituzte orain. Horregatik, azaroaren bigarren hamabostaldian interesa duten pertsonekin hitzorduak antolatuko dituzte, bakoitzaren ordutegi eta kokapenetara egokituta, parte hartzea ahalik eta errazena izan dadin. 

Testigantzak, argazkiak edo bestelako materiala partekatu nahi dutenek proiektuaren koordinatzailearekin jar daitezke harremanetan, 688883289 telefonora deituta edo idatzita, edo proiektuak@argizai.org helbide elektronikora idatzita.

Bildutako materialarekin argazki erakusketak eta belaunaldi eta jatorri desberdinetako auzotarren testigantzak jasoko dituen bideo bat prestatzen ari dira. Material horretan oinarrituta, abenduan erakusketa gidatuak eta antzinako jolasak egingo dituzte hiru auzoetan, belaunaldien arteko topaketak eta oroitzapenen trukea sustatzeko. 

Proiektua herritarrek aurrekontu parte hartzaileen bidez egindako proposamena da.

situs togel

situs toto