Hornijo mendilerrora irteera antolatu du domekarako Ganguren Mendi Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mendikat
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Kantabriara irteera antolatu du domekarako, urriak 20. Mazo Grande (1.199 metro) eta Hoyufresno (1.046 metro) mendiak igoko dituzte.
Ganguren Mendi Taldeak hainbat irteera antolatzen ditu urtean zehar eta domekan, urriak, 20, Kantabriara joateko aukera eskainiko du. Zehazki, Horniko Mendilerrora joango dira eta han 19 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute.
Guztira zazpi ordu eta erdiko, atsedenaldiak barne, ibilbidea izango da eta honetan zehar Mazo Grande (1.199 metro) eta Hoyufresno (1.046 metro) mendiak igoko dituzte.
Irteeran parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta gainontzekoek ordea, 16 euro. Autobusean bertan ordainduta, prezioa euro bat igoko da.