Berdintasunerako Kontseiluaren erreglamendua berrituko du Galdakaok

Argazkia: Feminism In

Galdakaoko udalbatzak uztailaren 30ean egin zuen udako oporren aurreko azken osoko bilkura eta honetan zenbait gai landu zituzten alderdiek. Besteak beste, Galdakaoko Berdintasunerako Kontseiluaren erreglamendua berritzea adostu zuten.

Uztailaren 30ean egin zuen Galdakaoko udalbatzak udako geldialdiaren aurreko osoko bilkura eta alderdiek udako lan poltsak kudeatzeko irizpideen araudia egokitzea eta lorezaintza kontratuaren esleipena onartzea adostu zuten, besteak beste.

Halaber, Galdakaoko Udalak eta Usansoloko Udalak segregazio prozesuaren ondorengo trantsizioan usansolotarren zerbitzuak ziurtatzeko egin zuten lankidetza hitzarmenean oinarrituta, 2024tik kitatzeko zeuden diru sarrerak likidatzea onartu zuten.

Bestalde, Galdakaoko Berdintasunerako Kontseiluaren erreglamendua berritzea ere adostu zuten alderdiek. Berdintasunerako Kontseilua Galdakaoko emakume taldeek, talde feministek, berdintasunerako udal teknikariak eta zinegotziak osatzen dute eta berdintasun politikekin zerikusia duten arloak lantzen ditu.

Bilkura honetan onartutako aldaketekin Galdakaoko Udalak iaz onartu zuen Parte Hartzerako Ordenantzara egokitu zen erreglamendua, eta, Kontseiluak berak adostatutakoa beteta, hemendik aurrera ez ohiko deialdiak egiteko aukera izango du Kontseiluak eta batzorde iraunkorra izango du, besteak beste.  Erabakia aho batez hartu zen.