Pasa den asteburuan Euskadiko Artzain Txakur Txapelketa antolatu zen Mañarian eta bertan Bittor Bengoetxea galdakoztarrak hartu zuen parte. Artzainak garaipena lortu zuen bere txakur Pupirekin batera.
Mañariak Euskadiko Artzain Txakur Txapelketa hartu zuen pasa den asteburuan eta bertan aritu zen Bittor Bengoetxea galdakoztarra.
BINKEko azala izandakoak garaipena lortu zuen txapelketan Pupi bere txakurrarekin, Asier Dakosta eta Javier Gastañagaren aurretik.
Bestalde, Juan Ramon Askargorta galdakoztarra Muskizeko Artzain Txakur erakustaldiaren irabazlea izan zen asteburuan ere.