Zapatuan Torrezabalen antolatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu BINKEk bere WhatsApp zerbitzuko harpidedunen artean. Zozketa gaur hasi eta bihar, barikuz, amaituko da; hemen batu dugu parte hartzeko jakin beharrekoa. Arina eta ezin errazagoa da parte hartzea, zelan jakin nahi?
WhatsApp zerbitzua abiatu zuen BINKEk duela bi urte luze, batez ere sare sozialik ez duten herritarrei gure herrietako albisteak helarazteko helburuz. WhatsApp zerbitzuan alta emandakoek, honezkero 500 lagun pasatxo, gauero eguneko albisteen laburpena titularrekin labur-labur jasotzen dute, mezu bakarrean.
Guzti hauei babesa eskertzeko asmoz, zapatuan, urriak 11, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azkenaurreko saioaz gozatzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu BINKEk. Torrezabal Kultur Etxean izango da bertso-saioa, 17:00etan hasita.
Zozketa arina izango da eta parte hartzeko BINKEren WhatsAppera (680743211) mezu bat bidali behar da «SARRERAK» hitza bidalita.
Parte hartzeko mezua barikua, urriak 10, 14:00 arte bidali daiteke eta zozketaren irabazleak bariku arratsaldean iragarriko da WhatsApp bidez. Halaber, irabazlearekin harremanetan jarriko da BINKE.
Zozketa honetan parte hartzeko, BINKEren WhatsAppetik bertatik jaso behar duzu mezua. Jaso ez baduzu, zerbitzuan altan eman ez zaudelako da —680743211 telefonora ALTA hitza bidaliz egin daiteke—, edota BINKEren telefono zenbakia zure agendan gordeta ez duzulako.
*Zozketa hau Bertsozale Elkartearekin lankidetzan antolatu du BINKEk.