«Garagarra», Manu Etxebarria

Argazkia: BINKE

Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2025eko azaroa

Azaro edo zemendia, besteak beste, zereal batzuren ereitzeagaz lotzen dogu. Garai honetan garia ezeze, garagarra edo zebadea be ereiten zan gure soloetan lursail librea egon ezkero.Garagarra aipatzean garagardo edo zerbezea datorkigu gogora, baina gure baserrietan ereitzen zan garagarra ganaduentzat izaten zan, berdean zein helduan jateko. Garagarra uztailean heltzen da eta hortik ‘garagarril’ izena be, gariarena ‘garil’ dan legez. Eta, garagardoa zer? Ba garagardoaren historia sano aspaldikoa da. Jatorria Egipto eta Mesopotamian dagoala esaten da orain zazpi mila urterik hona. Han, garagar hazi fermentatua, edari-elikagai legez sortu zen. Gero XII. Mendean, Hildegarda de Bingen abadesa benediktina alemaniarrak lupuloa nahastu eutsan garagar maltatuari, batetik sapore mingotsa lortuz eta bestetik kontzerbazioa hobetuz. Urteen porasuz, garagardo kontsumoa ugaritu egin da era askotako elaborazio kimikoak bitarteko. Gaur egun garagardoaz gain, garagar-ogiak be egiten dira, gari, arto, olo eta sekale-ogien antzera, norbere gustuen arabera. «Larra txarra» dino esaerak. Sagardoaren kontsumo larra, txarra, esaeraren arabera. Beraz, adi: «In medio virtus». 

situs togel

situs toto