Larruazaleko minbiziari buruzko ikerketa egin du Barrualde Galdakaoko ESIak

Argazkia: Osakidetza.

Osakidetzak larruazaleko minbiziaren azpimota zehatz baten inguruko ikerketa argitaratu du. Ikerketa Barrualde-Galdakaoko ESIak egin du, esku-azpietan, oin-azpietan eta azazkaletan soilik agertzen den melanoma diagnostikatutako kasuak aztertuz.

Ekainaren 13an Larruazaleko Minbizia Prebenitzeko Europako Eguna izan zen eta horren harira, gaiaren inguruan egin duen ikerketa ezagutzera eman zuen Osakidetzak.

Zehazki, Barrualde-Galdakaoko ESIko Dermatologiako Zerbitzuak azken 20 urteetan esku-azpietan, oin-azpietan eta azazkaletan soilik agertzen den melanoma diagnostikatutako kasuak aztertu ditu.

Aldaera hori ez da hain agerikoa eta detektatzea zailagoa da; izan ere, beste melanoma batzuk ez bezala, ez dago lotuta eguzki-erradiazioarekiko esposizioarekin, eta ez die eragiten soilik azal argia duten pertsonei.

Horri lotuta, espezialistek diote diagnostikoa egiteko denbora handia dela oraindik, eta horrek «agerian uzten du zaintza eta detekzio goiztiarra indartzeko beharra», Osakidetzaren esanetan.

Horrela, Europako Eguna ospatzeko, Osakidetzak gaixotasun hori hobeto ezagutzen lagundu nahi die herritarrei: «Melanoma gaiztoa larruazaleko hirugarren minbizi ohikoena da, baina baita agresiboena ere, goiz detektatzen ez bada».

Detekzio goiztiarraren garrantzia

Azterlanean Barrualde Galdakaoko ESIak 2005etik 2025era bitarteko aldia hartu du ardatz, eta ebidentzia garrantzitsua eskuratu du detekziorako eta gaixotasunari heltzeko. Ateratako ondorioak, gainera, bat datoz Euskadiko Osasun Itunaren ildo estrategikoekin, ebidentzia zientifikoan oinarritutako prebentzioa indartzera, ikerketa publikoa bultzatzera eta herritarren inplikazio aktiboa sustatzera bideratuta.

Melanoma akrala fotobabeserako ohiko kanpainetatik kanpo gelditu den minbizia da, ez baitago eguzki-erradiazioaren mende. Horregatik, Osakidetzako espezialistek herritarrei arduratsu jokatzeko deia egiten diete «harago begiratzeko», esku-azpien, oin-azpien eta azazkalen azterketa aktiboa egitea barnera dezaten.

Osakidetzako profesionalek egindako azterlanean, azken bi hamarkadetan Barrualde-Galdakaoko eskualdean diagnostikatutako paziente guztiak aztertu dituzte, eta diagnostikatutako 49 kasuko lagina lortu dute. Emaitzek hiru ondorio nagusi ateratzeko aukera ematen dute:

  • Profil nagusia emakumeena da (%63), eta 67 urteko batez besteko adina dute diagnostikoa egiteko unean
  • Hamar kasutik zazpi (%69) oin-azpietan —batez ere orpoan— edo esku-azpietan detektatu dira. Gainerako %31 azazkaletan agertu ohi dira, eta batez ere lehen hatzean, bai eskuan, bai oinean
  • Lesioaren batez besteko bilakaera, diagnostikatu aurretik, 5 urtekoa da, eta batez besteko tamaina ia bi zentimetrokoa da (1,9 cm). Diagnostikoaren ondoren, biziraupen-tasa orokorra % 70ekoa da bost urteren buruan

Barrualde-Galdakaoko ESIko profesionalek egindako ikerketari esker, hobeto uler daiteke melanoma akralaren portaera. Izan ere, melanoma horrek oso berezitasun zehatzak ditu larruazaleko beste tumore batzuekin alderatuta:

  • Ez du loturarik eguzkiarekin: Gainerako melanomak ez bezala, ez dago lotuta eguzki-esposizioarekin, ezta azal argiekin ere. Edozein pertsonarengan ager daiteke
  • Detekzio-denborak: Azterketak erakusten duenez, gaur egun, hiru-zazpi urte igarotzen dira lehen lesioa agertzen denetik diagnostikoa egin arte. Tarte hori aldatu egiten da tumore-zelulek mikroskopioan analizatzean erakusten dituzten ezaugarri berezien arabera.
  • Detekzio goiztiarra faktore erabakigarria da aldeko pronostikoa eta baliabide terapeutikoen iraunkortasun handiagoa lortzeko.

Automiaketa

Osakidetzak azaldu duenez, gaixotasun horren pronostikoa aldatu nahi bada, diagnostikoa egiteko denbora zeharo murriztu behar da. Horregatik, Dermatologiako Zerbitzuak eskuak eta oinak ere orinen automiaketa-errutinan sartu behar direla azpimarratzen du, hatzen artean eta azazkaletan arreta berezia jarrita.

Noiz kontsultatu behar da Lehen Mailako Arretan?

  • Esku-azpietan eta oin-azpietan: ABCDE araua betetzen duen orin bat agertzen bada: A Asimetria, B ertz irregularrak, C kolorazio heterogeneoa (zenbait tonu), D 6 milimetrotik gorako Diametroa, edo E Eboluzio arraroa (aldatzea, haztea, min ematea, azkura edo ultzerazioa).
  • Azazkaletan: Marra marroia edo beltza ikusten bada, batez ere hiru milimetro baino gehiagoko zabalera badu, kolore bat baino gehiago ditu edo pigmentu-orban bat badu kutikulan —arlo medikoan, Hutchinson-en zeinua—.

situs togel

situs toto