Gaur da Galdakakoko gazteen emantzipaziorako dirulaguntza eskatzeko azken eguna

Argazkia: Goir.

Galdakaoko Udalak 18 eta 35 urteko gazteentzako alokairurako dirulaguntzen deialdia ireki du bigarrenez, eta gaur da eskaera egiteko azken eguna. 570 eurora arteko laguntza jaso ahalko dute, iaz baino 170 euro gehiago.

Etxebizitza eskuratzea gero eta zailagoa da, batez ere gazteentzat. Horregatik, prozesuan laguntza eskaintzeko neurriak jarri zituen martxan iaz Galdakaoko Udalak.

Neurri horiekin jarraituz, alokairua ordaintzeko dirulaguntzen bigarren deialdia ireki du Galdakaok. Eskaerak egiteko epea zabalik dago dagoeneko, eta Udalaren egoitza elektronikoan edo ESAN herritarren arretarako bulegoan egin daiteke. Gaur, azaroak 9, da azken eguna.

Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Galdakaon ohiko bizilekua alokairuan duten eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten 18 eta 35 urte bitarteko gazteek.

Jasoko den zenbatekoari dagokionez, eskatzailearen diru sarreren eta alokairuaren prezioaren araberakoa izango da. Alokairuaren %10 eta %60 artean jaso ahal izango dute, eta gehienez 570 euro, aurreko urtean baino 170 euro gehiago.

Alokairuaren hileko prezioak, nolanahi ere, ezin izango du 950 eurotik gorakoa izan, eta kontratuak gutxienez urtebeteko iraupena izan beharko du.

Hemen ezagutu daitezke dirulaguntza eskuratzeko bete beharreko baldintza gehiago.

situs togel

situs toto