Usansolon kotxe-karabana egitera deitu dute, geltokia erdigunean aldarrikatzeko

Argazkia: BINKE.

Usansolotarrek Metro geltokia erdigunean eskatzen jarraitzen dute, eta horretarako gaur, urriak 30, kotxe-karabana egitera deitu du Geltokia Erdigunean plataformak. Meatzetatik abiatuko dira 19:00etan.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak ezetza ematen jarraitzen duten arren, usansolotarrek Metro geltokia erdigunean eskatzen jarraitzen dute.

Horretarako, mobilizazioekin jarraitzen dute herritarrek, eta Geltokia Erdigunean plataformak kotxe-karabana egitera deitu du gaurko, urriak 30.

Meatzetako aparkalekutik abiatuko dira 19:00etan, eta parte hartzera deitu dituzte usansolotarrak: «Aldarrika dezagun gure erdiguneko geltokia!».


situs togel

situs toto