Gaurtik azaroaren 20ra bitarte antolatuko da Usansoloko XXIV. Mendi Astea. Solasaldiak, argazki erakusketa, eta mendi irteera eskainiko dituzte, besteak beste.
Beste urte batez Usansoloko Mendi Astea antolatuko du Burtotza Mendi Taldeak. Aurtengoa 24. edizioa izango da, eta hainbat ekintza hartuko ditu.
Honakoa izango da egitaraua:
Azaroak 16-20
19:00 Argazki erakusketa, Txapelenan
Azaroak 17, martitzena
19:00 Daniel Reyren Aventura en el monte Arabat eta Jabi Artetxeren M’Goun mendira igoera hitzaldiak, Txapelenan
Azaroak 19, eguena
19:00 Alex Txikonen Neguko igoerak hitzaldia, Txapelenan
Azaroak 21, zapatua
15:00 Bazkideen bazkaria
Azaroak 22, domeka
09:00 Mendi irteera




