Urteko hirugarren bilera txandari ekingo diote Auzotik Galdakao proiektuko sei eremuetako kontseiluek. Bilerak bihartik, azaroak 18, abenduaren 10era bitarte izango dira, eta hemen batu ditugu data eta ordutegi guztiak.
Urteak aurrera egin ahala, auzo bakoitzak dituen beharrei erantzuna emateko proposamenak eta lehentasunak lantzen jarraitzen dute Auzotik Galdakao proiektuko Lurralde Kontseiluek. Urteko hirugarren bilera txandari ekingo diote orain herriko sei eremuetako kontseiluek, azaroan eta abenduan egingo dituzten bileretan.
Hala, bilerak bihartik, azaroak 18, abenduaren 10era bitartean izango dira, eta horiek orain arte egindako lanari jarraipena emateko, urtean zehar landutako gaiei begiratzeko eta datorren urterako erronkak partekatzeko balioko dute.
Lurralde Kontseiluak herritarren, gizarte eragileen eta udal ordezkarien arteko parte hartze eta lankidetza espazioak dira. Bertan, auzotarrek egindako proposamenak aztertu eta lehenesten dira, auzoetako beharrizanei erantzuteko eta hobekuntzak modu partekatuan zehazteko. Orain arte jorratutako gaien artean daude mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea, auzoen arteko konexioa indartzea, aisialdi eskaintza zabaltzea eta espazio publikoaren eta hiri altzarien egoera hobetzea.
Gai horiek eta beste hainbat izango dituzte hizpide datozen bileretan ere. Sei eremuetako kontseiluak honako egun eta leku hauetan bilduko dira:
1. eremua (Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu)
Abenduak 1, 18:30
Olabarrietako adinekoen lokala
2. eremua (Urreta, Urtebieta, Tximelarre Goikoa eta Zuatzaurre)
Abenduak 9, 18:00
Urreta 2ko areto nagusia
3. eremua (Galdakaoko landa auzoak)
Azaroak 18, 18:30
Udaletxea
4. eremua (Bengoetxe, Upomendi, Troka, Ergoien eta Zuhatzu)
Abenduak 3, 18:30
Galdakaoko Ostalaritza Eskola
5. eremua (Zabalgane, Kurtzea eta Tximelarre Bekoa)
Azaroak 25, 18:30
Udaletxea
6. eremua (Berezikoetxe eta Zabalea)
Abenduak 10, 18:30
Udaletxea
Saioak publikoak izango dira, baina entzule gisa bertaratu nahi dutenek aldez aurretik jakinarazi beharko diote Parte Hartze arloari, edukiera mugatua baita. Horretarako, 688830479 telefono zenbakira deitu edo partaidetza@galdakao.eus helbidera idatz dezakete.




