Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoan matrikulatzeko epea zabalik dago
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Getty Images Signature
Ikastetxe Publikoan hezteko matrikula egin nahi duten helduek datorren barikura arte, irailak 16, dute epea zabalik.
Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoan —HHIP— izena ematean interesa dutenek badute matrikulatzeko epea zabalik, eta datorren barikura arte, irailak 16, egongo da zabalik.
Bertan jarduera ezberdinak landuko dira, hala nola, helduen alfabetatzea, DBHko eskola graduatua, kultur gai anitzak, nazionalitatea eskuratzeko probak, goi zikloetarako sarbide probak, informatika, etorkinentzako gaztelania ikastaroak, euskara, ingelesa eta frantsesa.
Galdakaoko HHIPn eskaintzen diren aukera guztiak ezagutzeko, webgunean edo telefonoz deituta dago informazioa eskuragarri.
Informazio guztia:
Webgunea: epagaldakao.com
Zenbakia: 94 456 60 98 edo 688 81 08 08
Irailaren 16aren ostean ez da izen-emate berririk onartuko. Aurreko urteetan bezala, epe honetan matrikulatu ezean, urtarrila amaierara arte itxaron beharko dute interesatuek, ikasle berriak onartzen diren momentura arte alegia.