Aba Taano taldeak gospel kontzertu solidarioa eskainiko du zapatuan Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aba Taano
Galdakaoko Santa Maria elizak Aba Taano taldearen kontzertua hartuko du zapatuan, azaroak 18. Gospel saio solidarioa izango da, ‘Bizitzak salbatzeko musika’ proiektuaren baitan.
Soinu afrikarrak entzuteko aukera izango da zapatuan, azaroak 18, Galdakaon, izan ere, Santa Maria elizak Aba Taano taldearen gospel afrikarraren kontzertu solidarioa hartuko du.
Ssenteza Derrick, Nabbaale Harriet, Mayanja Louis, Kimeze Joshua eta Kiyemba Rogers artistak arituko dira Galdakaon eta ‘Bizitzak salbatzeko musika’ Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat dirua biltzeko ikuskizuna eskainiko dute 20:00etan. Sarrera doakoa izango da baina proiekuarentzat dirua bilduko dute hitzorduan.
GKE txiki bat da ‘Bizitzak salbatzeko musika’, 2005ean Kampalan sortua haur eta gazte ugandarrei beren herrialdean etorkizun duina izaten laguntzeko helburuz.