Ainhoa Crespo: «Hiruna dei jasotzen ditugu egunean, laguntza eske»
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko.
Ainhoa Crespo, boluntarioen koordinatzailea
BINKE / 2020ko martxoa
«Hiruna dei jasotzen ditugu egunean, laguntza eske»
Galdakaoko Boluntarioen Elkarteko kide zara. Zelan bururatu zitzaitzuen ekimena martxan jartzea? Aurten gure elkartean linea berri bat martxan jartzeko prestatzen ari gara. Linea horrek bakarrik bizi diren herritarrak laguntzea izango du helburu, eta ikusita orain jende asko dagoela bakarrik edo beldurtuta, laguntza sarea martxan jartzea erabaki genuen.
Zelan ari zarete antolatzen? Sare honek bi zutabe ditu: adineko pertsonei edo mugikortasun arazoak dituztenei errekaduak egitea batetik, eta egoera honetan zalantzak edo beldurrak dituzten pertsonei telefono bidezko arreta ematea bestetik. Lehenengoaz Elkarlaguntza Sarea arduratzen ari da eta bigarrenaz Aperribaiko Auzo Elkartea.
Baina Udalarekin ere ari zarete, ezta? Bai, guk koordinazioa jartzen dugu, boluntario eta laguntza behar dutenen artekoa, baina Udalak du dena zentralizatuta. Dei guztiak eurek jasotzen dituzte eta gero guri bideratu.
Boluntarioek jaso al dute formakuntzarik? Bai, noski, Hazia laborategiarekin ibili ginen, boluntariook zelan jokatu ikasteko.
Zelako harrera izaten ari zarete? Ehun boluntario pasatxo gara dagoeneko eta hiruna dei jasotzen ditugu egunean, laguntza eske.