Ander Madinak urrezko domina bi lortu zituen Logroñoko Igeriketa Master txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldea
Azaroaren 17an VII. Trofeo Master C.N. Iregua-Villamediana antolatu zuten Logroñon eta honetan, besteak beste, Galdakao Igeriketa Taldeko Ander Madinak parte hartu zuen. Gazteak domina bi lortu zituen.
Galdakao Igeriketa Taldeak sasoi onean jarraitzen du. Pasa den denboraldian hainbat garaipen eta domina lortu ostean, oraingoan ere emaitza onekin jarraitzen du, Logroñon lortutako bi dominen ostean.
Zehazki, talde galdakoztarreko Ander Madinak lortu zituen dominak Logroñon antolatutako txapelketan, biak urrezkoak.
Damian azkarrena izan zen 100 metro libreetan eta 100 metro bizkarrean.