ARGAZKIAK | Galdakao Boleibol Taldeak 50 urte bete ditu
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAk: Galdakao Boleibol Taldea
Bizkaian erreferente den Galdakao Boleibol Taldeak 50 urte bete ditu aurten. Gaur egun mutil eta nesken 15 taldek osatzen dute kluba, 170 jokalarirekin, eta txikienei zuzendutako eskola ere dute martxan. Albiste honetan batu ditu Binkek taldeen argazkiak.
Beste kirol batzuek indar gehiago badute ere, boleibolak bere lekua du Galdakaon. Horretarako lan egiten du Galdakao Boleibol Taldeak, aurten mende erdia bete duenak. «Pertsonak prestatzeko eta balioak transmititzeko erabiltzen dugu kirola», azaldu dute klubetik.
«Kirola herriaren eragile gisa ulertzen dugu. Galdakao kirolik gabe eta herritarrak mugiaraziko lituzkeen kirol-klubik gabe, bizitza gabe geratuko litzateke», nabarmendu dute, aldi berean euskararen erabilera sustatzeko lan egiten dutela adieraziz.
Gaur egun 170 kirolarik osatzen dute GBT, neska eta mutilez osatutako 15 taldetan: gazteen bi, kadeteen bi, emakumezkoen senior bi eta gizonezkoen senior talde bat.
Halaber, boleibola bultzatu eta hasten ari diren txikientzako eskola bat dute martxan, zehazki, benjamin eta kimu kategorietako umeei zuzendutakoa.
Hemen batu ditugu GBT klubeko taldeen argazkiak: