ARGAZKIAK | Galdakaoko Osakidetzaren anbulantzia bakarra ere erasotu zuten
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Galdakaoko anbulantziako langileek BINKEri bidalitakoak
Azken asteetan Osakidetzako zerbitzua eskaintzen duen La Pau enpresako 30 anbulantzia inguru erasotu dituzte EAEn, tartean Galdakaon dagoen bakarra. Enpresak greban dauden langileek egindako erasoak direla salatu du baina hauen esanetan, «ez dugu zerikusirik eraso hauekin, beti gaitzetsi ditugu». Hemen batiu ditugu erasotutako anbulantziaren argazki batzuk, langileek BINKEri bidalitakoak.
Hogeita hamar anbulantzia inguru erasotu dituzte azken asteetan EAEn, Osakidetzako zerbitzua eskaintzen duen La Pau enpresakoak. Galdakaon bakarra dago eta hau ere erasotu zuten pasa den astean, langileek BINKEri azaldutakoaren arabera.
Anbulantziaren kristalak eta gurpilak apurtu zituzten erasoan eta pintadak egin zituzten ere, beheko argazkietan ikusi daitekeen moduan.
Ertzaintzak ikerketa martxan jarri du eraso guztiak aztertzeko, izan ere, «baliteke emakume bat erasoen ondorioz hil izana Bermeon». Bihotz-biriketako geldialdian zegoen emakume bat artatzera joan behar zuten anbulantziek sabotajeak jasan zituzten eta horren ondorioz urrunago zegoen beste anbulantzia bat joan behar izan zen.
Ertzaintzak oraindik eraso guzti hauen errudunak identifikatu ez dituen arren, enpresak greban dauden langileek egindakoak izan direla salatu dute langileek. Galdakaoko erasoaren kasuan, Xabier Canibek, herriko anbulantziako langileetako batek, argi utzi du: «Langileok ez dugu zerikusirik erasoarekin, beti gaitzetsi ditugu».
«Oso haserre gaude akusazioekin, greba egiteak ez duelako loturarik anbulantzietan egindako erasoekin», azpimarratu du Canibek.
Duela hainbat hilabete hasi zituzten mobilizazioak Bizkaiko anbulantzietako langileek, «hitzarmen kolektibo berria eta baldintzak Osakidetzako langileek parekatzea eskatzeko».
Hemen langileek BINKEri bidalitako argazki batzuk: