ARGAZKIAK | Sormeneren azken-aurreko egunean Amour antzezlana eta Neomak taldea
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Gaur amaitu da Sormene, eta bihar gaurko ikuskizunaren irudiak erakutsi aurretik atzokoak erakutsi gura dizkizuegu lehenago: Amour ikuskizun ederra eta Neomak taldearen kontzertu indartsua eskaini ziren Torrezabal Kultur Etxeko oholtzan. Ikusi gura?
Azkenaurreko eguna izan zuen atzo, zapatua, Sormeneren udazkeneko ekinaldiak. Eta zapatu arratsaldea girotzeko bi ikuskizun eskaini zituen Galdakaoko sorkuntzen plazak, aurten amatasuna eta emakumea ardatz dituen ekimenak.
Arratsaldeko 17:30ean familia osoarentzako Amour ikuskizuna eskaini zen Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian. Marie de Jongh konpainiaren ikuskizun honetan «ume batzuk jolasean ari dira dena hastear dagoen herrialdean». Maskara ederrrak jantzita lau aktoreek giro atsegin eta ederra sortu zuten publikoaren artean, «umeek nagusiak imitatzen dituzten bitartean».
Gauean berriz, 22:00etan hasita, Neomak taldeak ikuskizun ikaragarria eskaini zuen galdakoztarren aurrean. Sormeneren lan-ildoei estuki lotuta, emakumeak izan ziren oholtzan protagonista. Bada, folk doinuak bereziki ahotsaren eta panderoaren indarrez transmititzen dituen talde hau zazpi emakumez osatuta dago.
Bertan izan zen Binke, eta irudi eder hauek batu zituen Peio Zamalloa argazkilariak: