Auzoetara eta inguruko herrietara itzultzeko gaueko autobusak izango dira jaietan
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Mario Guti
Santakurtzetan «etxera segurtasunez bueltatzeko» helburuarekin, Galdakaoko auzoetara, Usansolora, Arratiara eta Zornotzarako autobus zerbitzua eskainiko da asteburuetan gauez.
Santakurtzetan auzoetara eta inguruko herrietara bueltatzeko autobus zerbitzua eskainiko da asteburuetan. «Jaiez gozatu eta etxera segurtasunez itzultzeko» aukera eman nahi izan du Udalak, horretarako, bai Galdakaoko auzoetara eta Usansolora bai Zornotzara eta Arratiara bueltatzeko zerbitzua antolatu du. Zerbitzu hau asteburuetan eskainiko da, auzo eta Usansoloren arteko autobusa bariku eta zapatuetan izango da, Arratia eta Zornotzakoa berriz zapatuetan.
Hona hemen informazio zehatz guztia:
- Galdakaoko auzoetara eta Usansolora autobusa:
Egunak: Bariku eta zapatuetan —irailak 9, 10, 16 eta 17—
Orduak: Orduro, 01:00etatik 07:00etara
Lekua: Juan Bautista Uriarte 30eko autobus geltokian
Ibilbidea: Juan Bautista Uriarte kalea – Bengoetxe – Aperribai – Arkotxa – Zuhatzu – Usansolo
* Ibilbidean zehar erabiltzaileek geralekua eskatu ahalko dute eta, gidariak egokitzat hartzen badu, bertan geratuko da autobusa. Bestela, eskatutako leku horretatik ahalik eta gertuen geratuko da.
- Arratiarako autobusa:
Egunak: Zapatuetan —irailak 10 eta 17—
Orduak: 02:30 eta 05:00
Lekua: Juan Bautista Uriarte 30eko autobus geltokian
Ibilbidea: Juan Bautista Uriarte kalea – Usansolo, Gorozibaiko geltokian – Bedia – Lemoa – Igorre – Arantzazu – Areatza – Artea – Zeanuri – Dima
- Zornotzarako autobusa:
Egunak: Zapatuetan —irailak 10 eta 17—
Orduak: 02:30 eta 05:00
Lekua: Juan Bautista Uriarte 30eko autobus geltokian
Ibilbidea: Juan Bautista Uriarte kalea – Zornotza
Horrez gain, garraio publikoan zerbitzu berezia izango da:
- Bilborako lanzadera —Boluetako metro geltokira—:
Anbulategiko autobus geltokitik aterako da jaietan —ez da Juan Bautista Uriartetik igaroko—.
Bariku gauetan: 23:20tik 05:20ra, orduro
Zapatu gauetan: 23:20tik 06:20ra, orduro
- Trena Bilborantza —zerbitzu berezia—:
Irailak 17, zapatua, gauean: 00:30, 01:00, 02:15, 03:00, 03:15, 04:15, 05:00, 05:15, 06:15, 06:30, 06:55
- Trena Trañara —zerbitzu berezia—:
* Zornotzatik igarotzen dena
Irailak 17, zapatua, gauean: 00:15, 01:05, 01:20, 02:05, 03:05, 04:05, 04:20, 05:05, 06:55, 06:05, 07:15