Barrualde-Galdakaoko ESIak ‘Avedis Donabedian’ kalitate-saria jaso du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Osakidetza
Barrualde-Galdakaoko ESIak ‘Avedis Donabedian’ kalitate-saria jaso du, Gizarte Erantzukizuneko Memoriarengatik. Memoria hau nazioarteko estandarretan oinarrituta dago eta asistentzia-jardueraren adierazleak jasotzen ditu.
Barrualde-Galdakaoko ESIak ‘Avedis Donabedian’ kalitate-saria jaso du, izen bera duen fundazioaren eskutik. Saria 2021ko Gizarte Erantzukizuneko Memoriarengatik jaso du, nazioarteko estandarretan oinarritzen dena.
Memoriak asistentzia-jardueraren adierazleak jasotzeaz gain, arlo hauetakoak ere barne hartzen ditu: sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak, baita giza eskubideekiko errespetuari lotutakoak ere. Halaber, bat dator Garapen Iraunkorreko Helburuekin.
Saria Bartzelonan jaso zuen Jon Guajardo Remacha Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerenteak, XXXII. edizioaren harira maiatzaren 3an egindako sari-banaketan. Honetan Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Rosa Pérez Esquerdo Osakidetzako zuzendari nagusia izan ziren ere.