‘Batetik bestera’ antzezlana hartuko du zapatuan Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kulturklik
Umorea uztartzen du Benetan be konpainiak ‘Batetik bestera’ haurrei eta familiei zuzendutako antzezlanean. Zapatuan, martxoak 4, Torrezabal Kultur Etxean aurkeztuko du arratsaldeko 18:00etan.
Ume eta gazteei zuzendutako ikuskizunak sortzen ditu Benetan be konpainiak eta oraingoan ere umorea oinarri duen antzezlana eskaintzen du ‘Batetik bestera’ saioan. Taldearen hirugarren ikuskizun honetan, aurreko bietan bezala, txikiak hazten laguntzeko helduon ezintasun, kontraesan eta ergelkeriak partekatuko dituzte.
Zapatuan, martxoak 4, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean aurkeztuko dute arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak eskuragai daude webgunean eta aretoan 4 eta 6 euro arteko prezioan.
Umorearen bitartez, migrazioaren gaian sakonduko du Benetan be konpainiak Galdakaon, «haurrak indarkeriatik babesten, izugarrikeria ez dadin behin eta berriro errepikatu».
Aldi berean, ingurumenaren eta ondare naturalaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatuko ditu eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jarriko ditu. «Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grina», azaldu dute konpainiatik.