
Click eta Click elkartearen argazki erakusketa hartuko du Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Click eta Click
Azaroaren 6tik 17ra Click eta Click elkarte galdakoztarraren argazki erakusketa hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak. Erakusketa kolektiboa izango da eta elkarteko hamabost kideren irudiak izango dira ikusgai.
Torrezabal Kultur Etxeak Click eta Click elkartea galdakoztarraren argazki erakusketa hartuko du. Azaroaren 6tik 17ra bitarte izango da ikusgai astelehenetik ostiralera eta ordutegia honakoa izango da: 17:30-20:30.
Erakusketa kolektiboa izango da eta elkarteko hamabost kideren argazkiak ikusi ahal izango dira Click eta Clicketik azaldu dutenez.
Irudietan gai ezberdinak ikusi ahal izango dituzte Torrezabal Kultur Etxera gerturatzen direnek: erretratuak, natura, paisaiak, kirola…