Edurne Espilla dabil alkate lanetan, Iñigo Hernandoren aitatasun baimenaren ondorioz

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Iñigo Hernando alkateak aitatasun baimena hartu du eta horren ondorioz Edurne Espilla dabil alkate lanetan bere ordez. Hernandok sei aste jarraian hartuko ditu eta gainontzekoak aurrerago.

Astelehenean, otsailak 4, aitatasun baimena hartu zuen Iñigo Hernando alkateak eta ordutik Edurne Espilla lehen alkateordea dabil alkate lanetan Hernandoren ordez.

Hernandok 18 asteko baimen eskubidea du. Legez, lehen 6 asteak jarraian hartu behar ditu, haurra jaio berritan, eta beraz, martxo erdialdera arte egongo da lehen baimenean, gutxienez. Gerora hartuko ditu gainontzeko asteak Udalak jakinarazi duenez.