EGITARAUA | Korrika Kulturala antolatuko da Galdakaon martxoaren 14tik 21era
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Martxoaren 21ean Galdakaotik eta Usansolotik igaroko den 23. Korrikarako motorrak berotzeko, hurrengo astean hasiko dira ospakizun ekitaldiak. Hemen batu ditugu Korrika Kulturalaren jarduera guztiak.
Martxoaren 14an Irunen hasi eta 24an bukatuko da Korrikaren 23. edizioa. Tartean, Euskal Herriko hainbat txoko igaroko ditu eta Galdakaon eta Usansolon hilaren 21ean izango da, BINKEk jaso zuen moduan.
Egun honetaz gain, hurrengo astean hainbat ekintza antolatuko ditu AEK-k euskararen aldeko ekimena datorrela ospatzeko. Hemen batu dugu Galdakaoko Korrika Kulturalaren egitarau osoa:
Martxoak 14, eguena
10:00 ‘Bizkarsoro’ pelikularen emanaldia, Musika Eskolan
Martxoak 15, barikua
10:00 Korrika txikia, Urreta eskolan hasiz
10:30 Ume ikuskizuna, Iturrondo
16:30 Bariku-pasa Bengoetxe
17:00 Argizai umeentzako tailerra, Urretan
19:00 Taupadako flashmob
19:00 Batukada, Urretan
20:00 Galdakao Kantari El Ingles tabernatik hasit
20:30 Elektrotxaranga
21:00 Mozoilo Irratia Dj, Urretan
Martxoak 16, zapatua
10:00 Mendi ibilbidea Aperribaira
11:00 Puzgarriak, Kurtzeko plazan
12:00 Pilota partidak eta txistorra jana: Amaia Aldai eta Aimar Ariznabarreta-Jon Legorburu eta Enara Gaminde
13:00 Andra Mariko musikarien kale animazioa, Kurtzeko plazan
15:00 Herri bazkari, Gandasegiko arkupetan. Tiketak AEKn, Herriko Bentan eta Baserri tabernan salga
17:00 Kontzertua bazkalostean: ‘Gaualdeko Hasperena’
22:00 Oihan Vega DJ, Kurtzeko plazan
Martxoak 17, domeka
16:00 ‘Bizkarsoro’ pelikularen emanaldia, Musika Eskolan
Martxoak 21, eguena
11:00 Mozoilo Irratia DJ, Aperribaiko eskolan
12:40 Korrika Badator!