EGITARAUA | Torrezabalek 21 ikuskizun iragarri ditu maiatzera bitarte
Kultura
BINKE / 2020ko urtarrila
Torrezabalek 21 ikuskizun iragarri ditu maiatzera bitarte
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: artisten sareetatik hartuta
Nogen, «Kutsidazu bidea Ixabel» musikala, Aurora Beltrán, Ruper Ordorika, «Porno vs Afrodita» antzezlan musikatua eta «Lurrun minez» edo «Etxerik txikiena» antzezlanen neurriko ikuskizunak iragarri ditu Galdakaoko Udalak Torrezabal Kultur Etxean. Beherago batu ditu Binkek denak zerrenda bakarrean.
Kultura segurua dela eta askorako ematen duela erakusten ari da Galdakao, bereziki Torrezabal Kultur Etxean, non aforoa eta Covid-aren gainerako baldintzak aise bete daitezkeen.
Gabonetako 19 ikuskizunen eta Sormene plaza berriaren ondotik iragarri ditu, urtea hasi berritan, beste 21 ikuskizun Galdakaoko Udalak Kultur Etxean. Antzerkia, musikala, dantza, zirkua edo kontzertuak izango dira maiatzaren 22ra bitarte, eta horietatik hamaika saio euskara hutsezkoak izango dira. Sarrerak urtarrilaren 8tik aurrera jarriko dira salgai.
Azpimarratzekoak dira Gaizka Chamizo aktore galdakoztarra protagonista duen «Lurrun minez» antzezlana —2018ko Café Bar Bilbao Antzerki Sarietan euskarazko gidoirik onenaren saria—, «Kutsidazu bidea Ixabel» eszenarako egokitzapen berria musikal formatuan, Patxo Telleriaren «Ameriketako bidaia» antzezlana, Kukai eta Tanttaka konpainien «Hnuy Illa» dantza ikuskizuna, «Etxerik txikiena» Feten 2019ko interpretazio onenari saria edo Nogen taldearen, Aurora Beltranen, Ruper Ordorikaren edo Jon Maia bertsolaria abeslari duen Hezurbeltzak taldearen kontzertuak, besteak beste.
Ondoko zerrenda honetan batu ditu Binkek urtarriletik maiatzera bitarte Torrezabal Kultur Etxeak eskainiko dituen ikuskizun guztiak:
- Urtarrilak 17, igandea: «Man up» antzezlana, 18:30. Sarrera: 9-12€.
- *Urtarrilak 21, osteguna: Nogenen kontzertua, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- *Urtarrilak 22, ostirala: «Kutsidazu bidea Ixabel» musikala, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
- *Urtarrilak 28, osteguna: Hezurbeltzak taldearen «Poblado Tour» ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- Urtarrilak 30, larunbata: «Só» zirkua, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Otsailak 4, osteguna: Aurora Beltranen kontzertua, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- Otsailak 5, ostirala: «Quitamiedos» antzezlana, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
- *Otsailak 11, osteguna: Ruper Ordorikaren kontzertua, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- Otsailak 13, larunbata: «Alpha» klown antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Otsailak 18, osteguna: Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- *Otsailak 19, ostirala: «Porno vs. Afrodita» antzezlan musikatua, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- Otsailak 26, ostirala: «Baserri» dantza ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- Martxoak 7, igandea: «Contado por ellas» antzezlana, 19:00. Sarrera: 4,5-6€.
- *Martxoak 12, ostirala: «Ameriketako bidaia» antzezlana, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- *Martxoak 20, larunbata: «Etxerik txikiena» antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- *Apirilak 16, ostirala: «Lurrun minez» antzezlana, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- *Apirilak 24, larunbata: «Botadun katua» antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Apirilak 30, ostirala: «Zehar» dantza ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- Maiatzak 9, igandea: «Antonia» antzezlana, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- *Maiatzak 14, ostirala: «Hnuy Illa» dantza ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
- *Maiatzak 22, larunbata: «Úniko» txotxongiloen antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
* Izartxoarekin adierazitako saioak euskarazkoak izango dira.