
EH Bilduk ekitaldi nazionala antolatuko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
EH Bilduk ekitaldi nazionala antolatuko du bihar Galdakaon. Hitzorduan parte hartuko dute Iñigo Hernando udal-hauteskundeetarako alkategaiak, Iker Casanova Bizkaiko Ahaldun Nagusia izateko hautagaiak eta Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuan alderdiaren bozeramaileak.
Maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian antolatuko diren foru- eta udal-hauteskundeen kanpaina aurrera doa. Galdakaoko alderdiak ekitaldiak egiten ari dira egun hauetan zehar, haien programa eta hautetsien zerrenda herritarrei ezagutzera emateko helburuz.
EH Bilduk Galdakaon antolatuko du bihar, maiatzak 25, ekitaldi nazionala. Iturrondo plazan izango da 19:00etan eta euria izatekotan Kurtzeko plazara aldatuko dute.
Alderdiak jakinarazi duenez, ekitaldian EH Bilduko hainbat kidek parte hartuko dute: Iñigo Hernando Galdakaoko udal-hauteskundeetarako alkategaiak, Iker Casanova Bizkaiko Ahaldun Nagusia izateko hautagaiak eta Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuan alderdiaren bozeramaileak.